Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia hil da – Euskaltzaindia

“Gaur, 2013ko irailaren 1ean, Jean Haritschelhar euskaltzain eta euskaltzainburu ohia hil da, 90 urte zituela. Idazlea, euskaltzaltzalea, euskaltzaina, hogeita lau urtez euskaltzainburuorde eta hamasei urtez euskaltzainburu izan zen. Haren bibliografia akademikoa oso zabala izanik, Pierre Topet Etxahun koblagileaz egindako doktore ikerketa azpimarratu behar da, duen garrantziagatik. Halaber, Euskaltzainditik eta unibertsitatetik at egindako lanak ere gogoan izan behar dira, hala nola, Herria aldizkariko kolaborazioak, Baionako Euskal Museoan ateratakoak edo euskararen alde egindako beste zenbait.”

via Diigo http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&catid=121&id=4157&lang=eu&view=article

Kategoria: Euskalaritzaren_historia, euskaltzaindia, Euskara. Gorde lotura.