J. M. Lucía Megías irakaslearen mintegia Gasteizko Letren Fakultatean

Hilabete honetan José Manuel Lucía Megías irakasleak (Madrilgo Conplutense Unib. ) mintegi bat emango du Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako masterraren barruan.

  • Izenburua: “¿Cómo editar un texto? (Desde los textos medievales a los digitales)”
  • Egunak: martxoaren 19, 20 eta 21a, eta 26, 27, 28 eta 29a
  • Orduak: 10:30-13:30
  • Lekua: UPV/EHUko Letren Fakultateko 1.24 ikasgela

Mintegira entzule moduan joan daiteke, masterrean matrikulaturik egon gabe ere.

Lucía Megías irakaslea testu-kritikan aditua da; azken urteetan ikerketa franko egin du edizio digitalei buruz. Halaber, Espainiako zaldun-nobela zaharrak aztertu ditu, besteak beste.

Kategoria: Filologia, Unibertsitatea/Irakaskuntza. Gorde lotura.