Aldaketa txiki bat Lucía Megías irakaslearen mintegiaren ordutegian

Martxoaren 29rako greba deialdia dela eta, José Manuel Lucía Megías irakasleak (Madrilgo Conplutense Unib.) Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako masterraren barruan emango duen mintegian aldaketa bat izan da ordutegian.

Horren ondorioz, martxoaren 29ko saioa bertan behera utzi da eta ordu horiek 26ko arratsaldera aldatu dira. Horrenbestez, hauxe da mintegiari buruzko informazio gaurkotua:

  • Izenburua: “¿Cómo editar un texto? (Desde los textos medievales a los digitales)”
  • Egunak: martxoaren 19, 20 eta 21a, eta 26, 27 eta 28
  • Orduak: 10:30-13:30. Martxoaren 26an 15:00-18:00 ere bai
  • Lekua: UPV/EHUko Letren Fakultateko 1.24 ikasgela

Mintegia irekia da; ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.