Mila esker, Txillardegi!

Atzo eta gaur (eta hurrengo egunetan, segurki) asko idatzi da Txillardegiri buruz, eta nik ez dut funtsezko ezer berririk eransteko. Beraz, Zaldieroaren gaurko zinta dakart hona, omenaldi xume gisa:

This entry was posted in Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia. Bookmark the permalink.

2 Responses to Mila esker, Txillardegi!

  1. Pruden Gartzia says:

    Nik badut Txillardegiri buruz gauza bat esateko eta, Ricardoren baimenaz, hementxe nahi nuke esan: asko aipatzen da bere dimentsio euskaltzalea eta abertzalea, baina saiatu beharko ginateke, hortaz gain, hura testuinguru zabalago batera ekartzen.

    Horretan saiatu nintzen ni, apalki, duela zenbait urte Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaini zizkion jardunaldi batzuen barruan, txosten bat irakurriz zeinetan konparazio bat egiten dudan bera eta Milan Kundera idazle txekiarraren artean. Hementxe duzue testu hori:

    http://txillardegi.gipuzkoakultura.net/prudengartzia.pdf

    Txillardegi bera entzuleen artean zen, lehen lerroan jesarrita. Arreta osoz segitu zuen nire hitzaldia (ez nintzen bakarrik mahaian, aldamenean Markos Zapian eta Txuma Lasagabaster ziren, haiek ere txosten bana eskainiz) eta uste dut nahikoa pozik geratu zela neuk esandakoarekin.

    Lehenago ere egonda nintzen berarekin behin baino gehiagotan, eta geroztik ere aukera izan nuen berarekin elkarrizketa luzeak izateko, behin baino gehiagotan lagunen bati laguntzen bere bizitzari buruz elkarrizketa luzeak egitera. Gogoan dut, adibidez, horietako batean luze jardun zela Koldo Mitxelenarekin izan zuen harremanaz, beti mirespena eta laguntasuna zeriola, baina harekiko diferentziak ezkutatu gabe haatik; ordutik oso gogoan izan dut beti Mitxelenaz eskaini zidan ikuspuntua.

    Azken elkarrizketa duela urtebete egin genion, neuk eta Monserrat Moreda kazetari galiziarra, eta hemen aurkituko duzue, galizieraz (bada beste bertsio bat gaztelaniaz eta beste bat ingelesez, baina orain ez ditut aurkitzen) :

    http://www.diarioliberdade.org/index.php?option=com_content&view=article&id=23419:morreu-txillardegi-sociolingueista-e-patriota-basco-apoiante-do-reintegracionismo-lingueistico-galego&catid=239:linguaeducacom&Itemid=156

    Nire izena horretan agertzea poztasun handia da niretzat, baina egia esanda, Montsek egin zuen lan gehiena.

    Bukatzeko, bada bereziki nabarmendu nahi nukeen gauza bat: gizon umila zen, apala, batere harrokeriarik gabea. Beti pentsatu izan dut bera ez zela kargutzen herri honen historiaz jokatu zuen paperaz, bere dimentsio historikoaz. Oraindik ere, adibidez, Mitxelenaz hitz egitean, gizon argal-argal bat ikusten ari zela ematen zuen, kartzelatik atera berria, zigortua, ahitua, eta berau euskararen egarriz harengana hurbildu zen gaxte donostiar buruberoa… bazituen 80 urte beteak horrelakoak kontatu zizkidanean.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>