“Euskara: enigma europar bat” dokumentala abenduaren 3an ETBn

Hasier Etxeberriak ZuZeu-n iragarri duenez, “Euskara: enigma europar bat” dokumentala ia amaiturik dago eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ETBn ikusi ahal izango dugu.

Bideo honetan utzi digu Hasier Etxeberriak dokumentalaren azken grabazioetakoa, Lekeitioko Kaixarranka dantza Guggenheim museoaren ondoan:

Dokumentalean parte-hartze txikia izan dut. Plazer bat izan zen Hasier, Maider eta Juanferekin fakultatearen ondoan grabatzen egon ginenekoa. Besteak beste, hizkuntza “zaharrez” dagoen gaiki-ulertzea, Gerhard Bähr euskalari alemaniarra, euskararen eta iberieraren ustezko ahaidetasuna eta hizkuntza isolatu bat zer den izan nituen hizpide.

Orain abenduaren 3aren zain, dokumentala ikusteko irrikitan.

Kategoria: Euskara, Euskararen_historia. Gorde lotura.