Aspalditxotik zor nuen mezu hau, maiatzetik bederen Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo” (ASJU) aldizkariak bere txokoa duelako Interneten, UPV/EHUren katalogoko gainerako aldizkariekin batera.
Une honetan, argitaratu diren azken bi zenbakiak daude eskegita: Beñat Oihartzabalen omenezko zenbaki berezia (43:1/2, 2009) eta 2008ko 42:1 zenbaki arrunta. Lehenengoak baino ez ditu artikulu guztien PDFak eskura, baina laster aldizkariaren gainerako zenbaki zaharrak eskegitzeko asmoa dugu, baita argitaratzen diren hurrengo zenbakiak ere.
Aldizkarien webguneak kudeatzeko, software irekia den OJS plataforma baliatu du EHUk.
Erabiltzaileok ASJUren posta-zerrendan harpidetu ahal zarete, argitaratzen diren edukien berri posta elektronikoz jasotzeko. Halaber, artikuluei iruzkinak egiteko aukera ere izango duzue. Beste bide bat da aldizkariaren irakurle bezala izena ematea (egile eta ebaluatzaileen erregistroak ez ditugu oraindik erabiltzen).
Harpidetza egin gabe ere, AddThis botoiaren bitartez artikulu bakoitza sarean partekatzeko aukera ematen dugu.
ASJUren webgunea hasiberria da eta espero dugu hurrengo hilabeteetan eduki gehiago eskaintzea eta erabiltzeko modu gehiagoz hornitzea. Horretarako zuen aholku eta iradokizun guztiak ongi etorriak dira!


Mezuak



Zorionak denoi,
ia laster zenbaki guztiak dauden kontsultagai.
Pingback: ASJU aldizkariaren 42:2 (2008) zenbakia argitaratu da | FiloBlogia