Euskal gramatikagintza zaharraren kronologia lekuz aldatu dut

Orain dela ia lau urte, euskal gramatikagintza zaharraren kronologia edo denbora-lerro bat prestatu nuen, XVII-XIX. mendeetako euskal gramatika-lanei buruzko informazio behinena modu erraz eta erabilgarrian biltzeko asmoz. Horretarako, Xtimeline sareko baliabidea erabili nuen, Joxe Aranzabalen blogean ezagutu ondoren.

Hala ere, azken hilabeteetan Xtimeline-n diseinu aldaketa batzuk egin bide zituzten, eta harrezkero ez zitzaidan gustatzen kronologia nola ikusten zen. Zorionez, helburu berdina duen Dipity baliabideaz irakurtzen hasi nintzen, lehenik Wwwhat’s new blogean eta batez ere, oso argi azalduta, Ana Basterraren blogean; askoz baliabide egokiagoa iruditu zitzaidan eta nire kronologia hara aldatzea erabaki nuen, nahiz eta denbora faltagatik ez nuen egin atzo arte.

Beraz, hemen duzue euskal gramatikagintza zaharraren kronologiaren bertsio berria. Zuzenketa txiki batzuk egin ditut, baina funtsean lehengo bertsioaren jarraipena da:

Aurreko bertsioarekin egin nuen bezala, dei bat egiten dut ea inor animatzen den ingelesezko bertsioan laguntzera. Bestalde, denok parte har dezakezue kronologian zuen ohar eta iruzkinak utziz; jakina, blog honetan ere idatzi ahal dituzue.

Aurrerantzean “Euskal gramatikagintza zaharraren kronologia” moduan agertuko da alboko barrako esteketan, nahi duzuenean eskura izan dezazuen.

Lotutako sarrera:

This entry was posted in Euskalaritzaren_historia, Internet. Bookmark the permalink.

2 Responses to Euskal gramatikagintza zaharraren kronologia lekuz aldatu dut

  1. Pruden Gartzia says:

    Ricardo, bizkaitarra zarenez gero, argi eta labur esango dizut: zu zara nagusia! Bi mila esker eta bat gehiago.

  2. Iñigo Roque says:

    Eskerrik asko, benetan, Ricardo. Orain, baten batek testu guztiak eskaneatu eta ORT bihurtuko balitu, bilaketak erraz egiteko, denok loriatuko ginateke.

    Ez pentsa zuri halakorik eskatzen nagoenik, e!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>