Berri gehiago Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruan

Celtiberia.net-eko foroetan aspalditik ari dira Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruz eztabaidatzen eta honezkero, gaiari eskaini dizkioten artikuluetan, badira 3150 bat iruzkin.

Gaur argitaratu den iruzkin batean, azkenik!, aurkikuntzekin lotutako datu berriak eskaini zaizkigu. Iruzkina luzea denez, ez dut testu osoa hona ekarri, baina astiro eta patxadaz irakurtzea gomendatzen dizuet, betiere Mateoren hitzak (2:16) buruan, noski:

Vua Hê-rốt thấy mình đã bị mấy thầy bác sĩ đánh lừa, thì tức giận quá, bèn sai giết hết thảy con trai từ hai tuổi sấp xuống ở thành Bết-lê-hem và cả hạt, theo đúng ngày tháng mà mấy thầy bác sĩ đã cho vua biết.

Kategoria: Denetarik, Euskalaritzaren_historia, Euskara. Gorde lotura.

4 erantzun Berri gehiago Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruan-ri

  1. egilea: Blanca Urgell

    Eskerrik asko helmenean jartzeagatik! Eguna alaitu didazu eta…

  2. Bada, nire ustez, bromak ez dauka batere graziarik. Umorea badut eta gustokoa dut barre egitea, baina broma hauekin euskara erridikulizatzen ari direla argi dago.

  3. egilea: Anonimoa

    Urte berri on, Unai. Gauzak modu diferenteetan interpretatu daitezke, noski, baina nire ustez ez da euskara preseski barregarri utzi nahi dena.

Erantzunak itxita daude.