Interneten doktorego tesiak bilatzeko tresnak

educ.ar hezkuntza eta teknologia berriei buruzko blog argentinarrak artikulu interesgarri bat argitaratu du: “Cómo hallar una tesis”.
Artikulua irakurtzea biziki gomendatzen dut, baina horretarako astirik edota gogorik ez dutenentzat hemen biltzen ditut bertan aipatzen diren lotura erabilgarrienak:

Artikuluan ez dagoen beste bilatzaile hau ere aipa daiteke:

Jakina, doktorego tesiei buruzko informazioa eta laburpenak beste toki askotan aurki daitezke (Espainiako TESEO, adibidez). Goian agertutako web guneen bereizgarria da tesien testu osora irits daitekeela eta Interneten irakurri edota jaitsi.
Doktorego tesien testu osoak bilatzeko tresna gehiago ezagutzen duzue?

Kategoria: Argitalpenak, Internet, Unibertsitatea/Irakaskuntza. Gorde lotura.

4 erantzun Interneten doktorego tesiak bilatzeko tresnak-ri

  1. egilea: Aritz Irurtzun

    Kaixo,
    hemen, MIT-ko
    Hizkuntzalaritza eta Filosofia Saileko tesi dexente aurki daitezke eskaneatuta (kasu,
    artxiboak izugarriak dira-eta). Bestela ere,
    LingBuzz,
    SemanticsArchive,
    Rutgers Optimality Archive eta
    Citeseer-en, denetarik aurki daiteke
    (tesiak barne); eta jakina, euskal gaietarako
    Artxiker dugu, oraingoz tesi bakarra
    gordetzen duena, baina ziur nago aurki beste batzuk ere gehituko zaizkiola…

  2. egilea: Aritz Irurtzun

    Atx!,

    ez dakit zer gertatu den baina ez zait HTMLa pasa aurreko mezuan. Hemen dituzue loturak:

    -MITko tesiak: http://www.ai.mit.edu/projects/dm/theses/
    -LingBuzz: http://ling.auf.net/lingbuzz
    -SemanticsArchive: http://semanticsarchive.net/
    -Rutgers Optimality Archive: http://roa.rutgers.edu/index.php3
    -Citeseer: http://citeseer.ist.psu.edu/
    -Artxiker: http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/

  3. egilea: Anonimoa

    Eskerrik asko, Aritz. Oso helbide interesgarriak, inondik ere.

    Iruzkinetan URLak sartzeko, ohiko “a” etiketak ez du funtzionatzen. Haren ordez, XHTMLko “address” erabili behar da, mezua idazteko laukiaren azpian agertzen denez.

  4. egilea: Pruden Gartzia

    Euskaraz 233 doktorego-tesi egin dira orain arte. Kopuru zehatza da, ez gehiago, ezta gutxiago ere. Zerrenda osoa ondoko helbidean ikus daiteke:

    http://www.inguma.org/produkziodatuakprod_mota.php

    Barkatu, baina ez dakit nola egin esteka zuzena. Agian praktikoagoa da esatea zerrenda hori eta euskal komunitate zientifiko-intelektualaren produkzioari buruzko beste informazio asko INGUMA webgunean aurki daitekeela (www.inguma.org).

    (Dena den, tesietarako ikus “produktuak” atala, “produktu-motak” eta, horren barruan, “doktorego-tesiak”).

    Orobat, eta barkatu atrebentzia, aukera aprobetxatu nahi nuke blog honen irakurle guztiei eskatzeko nork bere izena bila dezala INGUMAn eta egiazta dezala berari dagokion informazioa ondo emanda dagoen. INGUMAk pozik jasoko du edozein zuzenketa, komentario edo iradokizun.

    Eta, jakina, eskerrik asko, Rikardo, publizitatea egiten uzteagatik.

Erantzunak itxita daude.