Fonetika fonologia hitzez hitz

Lourdes Oñederra adiskideak liburu bat argitaratu berri du: Fonetika fonologia hitzez hitz (UPV/EHU, 2004).
Aspaldi hasi zen Lourdes liburua egosten eta, azkenean, irakurleon zorionerako, bukatutzat eman du (ze zaila den norberaren lanari azken puntua ematea!). Liburua hiztegi moduan antolatua dago, fonetika eta fonologiaren inguruko adigai, termino, ikerlari eta abarrak biltzen dituela. Hala, eskuliburu bezala nahiz kontsulta liburu bezala erabil daiteke, edo, Rayuela baten antzera, irakurleak bere bidea egin dezake, atalen hurrenkera propioa segituz (honek fonetika-fonologiak ulertzeko bide desberdinak eragingo ote?).
Liburua ez da soilik fonetika-fonologien ikasleentzat gomendagarri; hizkuntza eta hizkuntzalaritzari buruz interesa duen orok aurkituko du bertan zer ikasi eta zertaz gogoeta egin.

Kategoria: Bloggerrekoak, Hizkuntzalaritza, Liburuak, Unibertsitatea/Irakaskuntza. Gorde lotura.