Euskara mundu zabaleko hizkuntzalaritza aldizkarietan (XVII)

Lingua aldizkariaren 112:3 zenbakian (otsaila, 2012) ergatibotasunari buruzko monografikoa argitaratu da, UPV/EHUko Itziar Laka eta Beatriz Fernandez irakasleek editatua: Accounting for Ergativity.

Artikulu gehienetan aipatzen da gutxi-asko euskara; baina hurrengo hiru hauek aztergai nagusia dute:

Posted in Aldizkariak, Euskara, Hizkuntzalaritza | Leave a comment

ASJU aldizkariaren 42:2 (2008) zenbakia argitaratu da

Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo” aldizkariak ale berri bat kaleratu du, 2008. urteari dagokion 42:2 zenbaki atzeratua hain zuzen ere.

Hauexek dira 42:2 (2008) zenbakian argitaratu diren artikuluak:

  • Aurelia Arcocha-Scarcia: “Linguae Vasconum Primitiae-ren peritestualitateaz eta euskararen gramatizazioaren primiziaz”, 1-68
  • Javier Etxagibel: “Silvain Pouvreauren hiztegiaren iturriak eta testukritikaren metodologia”, 69-118
  • Josu M. Zulaika Hernández: “La curiosa historia de una palabra fantasma: çainana”, 119-138
  • Oxel Uribe-Etxebarria Lete: “Euskerazko doktrinia Anzuelako berba moduan (1825)”, 139-209
  • Iñaki Aldekoa Beitia: “Ilustrazioa eta euskal literatura”, 211-235
  • Peter Bakker: “C. C. Uhlenbeck’s work on the Basque language”, 237-264
  • Peter Bakker & Jan Paul Hinrichs: “An annotated bibliography of C. C. Uhlenbeck’s writings on Basque (1888-1981)”, 265-282
  • Irantzu Epelde: “Herri hizkeren lekukotasunak biltzen: zubererazko eskuizkribatu baten edizioa”, 283-302
  • Juan Karlos López-Mugartza Iriarte: “Euskera, language of the Pyrenees: The case of Ansó (Aragon) and Roncal (Navarre)”, 303-336
  • Oroitz Jauregi: “Sobre la naturaleza de la sílaba y la estructuración de sus elementos en euskera”, 337-352
  • Iván Igartua: “Algún paralelo tipológico más para la h vasca de origen nasal”, 353-357
  • Utpal Lahiri: “The Semantics and Pragmatics of Some Scalar Expressions in Spanish”, 359-389

Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz egin ditzakezue eskariak:

Gogoratu, bestalde, ASJU aldizkariaren ale zaharrak pixkanaka-pixkanaka Interneten argitaratzen ari direla.

Posted in Aldizkariak, Argitalpenak, Dialektologia, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, Filologia, Hizkuntzalaritza, Hiztegigintza | Leave a comment

Euskal filologo batentzako lanpostu bat deitu dute Bartzelonan

Itzulpen automatikorako tresna batean euskara>gaztelania atala garatzeko euskal filologo bat behar du Bartzelonako enpresa batek.

Hauek dira bilatzen duten langilearen ezaugarriak:

  • Euskararen ezagutza ona, bai ahozko bai idatzizko erregistroetan. Euskara batuaren gramatika ederki ezagutzea.
  • Hizkuntzalaritza formala ezagutzea.
  • Balioetsiko da hizkuntzalaritza konputazionalean eta bereziki itzulpengintza automatikoan edozein ezagutza/esperientzia mota izatea.
  • Balioetsiko da (ez da nahitaezkoa) programazio lengoaiez edonolako ezagutza izatea, oinarrizkoa bada ere.

Lana Bartzelonan egiteko da, 2012ko otsailetik 2013ko urria bitartean. Obra eta zerbitzu kontratua izango litzateke, luzatzeko aukera izanik.

Inork interesik badu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:

ricardo[puntu]gomez[a bildua]ehu[puntu]es

Posted in Deialdiak | Leave a comment

Mila esker, Txillardegi!

Atzo eta gaur (eta hurrengo egunetan, segurki) asko idatzi da Txillardegiri buruz, eta nik ez dut funtsezko ezer berririk eransteko. Beraz, Zaldieroaren gaurko zinta dakart hona, omenaldi xume gisa:

Posted in Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia | 2 Comments

Euskal sintaxizko tesi baten defentsa Letren Fakultatean

Aste oparoa datorkigu Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, astelehenean Céline Mounoleren tesi defentsa izango dela iragarri banuen, jakin berri baitut asteartean Iñigo Arteatxek berea defendatuko duela:

Posted in Euskara, Hizkuntzalaritza, Unibertsitatea/Irakaskuntza | 3 Comments

Euskal aditz zaharrari buruzko tesi baten defentsa Letren Fakultatean

Datorren astelehenean, hilak 12, Céline Mounole irakaslearen doktore-tesiaren defentsa ekitaldi publikoa izango da. Tesiaren gaia euskal aditz zaharraren azterketa da, bereziki XVI. mendeko testuak oinarri harturik.

Posted in Euskara, Euskararen_historia, Unibertsitatea/Irakaskuntza | 3 Comments

“Euskararen jatorria: enigma europar bat” dokumentala sarean eskuragarri

Azaroaren 30ean ETB-1ek “Euskararen jatorria: enigma europar bat” izeneko dokumentala eman zuen.

Handik gutxira dokumentala ikus zitekeen EITB nahieran atarian eta baita, hurrengo egunetan, beste leku hauetan ere:

Nik neuk dokumentala telebistatik grabatu nuen eta FiloBlogiaren irakurleen eskura jarri nahi dut, kalitate handiko TS formatuan jaisteko eta gordetzeko moduan, batez ere telebista-pantaila batean ondo ikusi nahi duenarentzat:

Bestalde, ZuZeu albistarian dokumentalari buruzko iritziak plazaratzen ari dira, eta beste toki batzuetan agertu direnak hara eraman dituzte, eztabaida luze eta interesgarri bat sortuz.

CC-BY psyberartist-en argazkia

Lotutako sarrerak:

Posted in Euskara, Euskararen_historia, Internet | 2 Comments

Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 113. zbkia argitaratu da

Fontes Linguae Vasconum aldizkariak 113. zenbakia (2011) argitaratu du. Hau da zenbakiaren aurkibidea:

  • Joseba Andoni Lakarra: “Erro monosilabikoaren teoria eta aitzineuskararen berreraiketa: zenbaii alderdi eta ondorio”, 5-114
  • Iñaki Gaminde, Asier Romero: “Genero eta adina Bermeoko berbaldiaren fonemen eta hotsen frekuentzian”, 115-138
  • Patxi Salaberri Zaratiegi: “Sobre el sufijo occidental -ika y otras cuestiones de toponimia vasca”, 139-176
  • Luis Mari Zaldua: “Urumeako zilegimendietako toponimia: zenbait ohar”, 177-190
  • Koldo Colomo, Fernando Pérez de Laborda: “Gares, historia de un topónimo”, 191-202
  • Ekaitz Santazilia: “Aizkibelen Euzkeratik erderara biurtzeko itztegia: eskuizkributik argitalpenera”, 203-238
  • Ricardo Urrizola: “Honetaz eta hartaz”, 239-260
  • Koldo Artola: “Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (4 – Ipar-Artzibarko laginak: Arrieta)”, 261-326
Posted in Aldizkariak, Dialektologia, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, Hiztegigintza | Leave a comment

“Euskararen jatorria: enigma europar bat” dokumentala azaroaren 30ean emango dute

Hasier Etxeberriaren bidez jain berri dudanez, “Euskararen jatorria: enigma europar bat” dokumentala azaroaren 30ean emango dute ETBn, eta ez abenduaren 3an, lehenago iragarri zuten bezala.

Posted in Euskara, Euskararen_historia | 1 Comment

“Euskara: enigma europar bat” dokumentala abenduaren 3an ETBn

Hasier Etxeberriak ZuZeu-n iragarri duenez, “Euskara: enigma europar bat” dokumentala ia amaiturik dago eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ETBn ikusi ahal izango dugu.

Bideo honetan utzi digu Hasier Etxeberriak dokumentalaren azken grabazioetakoa, Lekeitioko Kaixarranka dantza Guggenheim museoaren ondoan:

Dokumentalean parte-hartze txikia izan dut. Plazer bat izan zen Hasier, Maider eta Juanferekin fakultatearen ondoan grabatzen egon ginenekoa. Besteak beste, hizkuntza “zaharrez” dagoen gaiki-ulertzea, Gerhard Bähr euskalari alemaniarra, euskararen eta iberieraren ustezko ahaidetasuna eta hizkuntza isolatu bat zer den izan nituen hizpide.

Orain abenduaren 3aren zain, dokumentala ikusteko irrikitan.

Posted in Euskara, Euskararen_historia | Leave a comment